XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SYLVIE.- (Arinki).

On luke alta, zainen laxatzeko.

Jada erran dizut ez garela 19. mendean jende xintxoak mezan eta margolari sudur gorriak fama txarreko nexkekin ostatuetan abzinta xurgatzen.

Baionako jende normal guziak ostatuetan ibiltzen dira, gostu guziendako badira.

AMA.- So egizan, ostatuen aldetik mila aldiz errana dinat familia guziaren partea egiten huela aise, eta oraiko martxa segituz, zuen hiruen mezak entzun behar baditut aldebat Katedralean egoiten ahal naizela.

SYLVIE.- (Irriz).

Ez zaizu biziki kanbiatuko...

AMA.- A irri egiten dun, agian iraunen zain... urtero fakultatez kanbiatzen ez haiz ixtant batez hire gain... senar planttako bat atzeman baheza bederen... bainan ostatu horietan...

SYLVIE.- (Kexatu gabe beti).

Izanen da senar... eta planttakoenak, erraten dizut, ostatuetan dira... moltsaren aldetik hasteko.

So egizu Arrain sotoan: klienten erdia dentistaz egina da.

AMA.- Eta gehienak diborziatuak!

SYLVIE.- Zer nahi duzu... gizartea aldatzen da.

Hortako, oraiko nexka behar bezalako batek behar du, denekin ontsa egiteko, deneri kausitzeko kultura hedatua ukan.

Eta ez da hori biltzen zuzenbidea gau eta egun ikasten egonez.

AMA.- Diborzatuekin mozkortuz ikasten da... beharrik lagun onak baditun.

Hori bederen.

SYLVIE.- Denetan eta denekin ikasten da, behar da idekia izan.

No! Zer da hau?

Artikulu bat Donibane Lohitzunetaz